Euskara, bestela ez gara hitzaldiko zikloari amaiera emango zaio gaurko saioarekin. Belen Urangak eta Iñaki Martinez de Lunak hitz egingo dute, euskararen inguruko diskurtso berri baten beharraz. Alondegian, 18:30etik aurrera. Kaleko hizkuntza-erabileraren azken neurketak utzitako ondorioetako batek bi hizlarien atentzioa erakarri du: “Euskararen erabilerak sabaia jo du”. Areagotu ote daiteke euskararen normalkuntza? Zein lirateke horretarako gakoak? Horietako bat hauxe litzateke: euskararentzako babesa zabaldu beharra. Baina, nola?