Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko XXV. Kultur Jardunaldien bigarren saioa izango da bihar, eta egitasmoaren gai nagusietako bat jorratuko dute: erlijioa. Juan Jose Etxeberriak Elizaren eragina gaurko gizartean hitzaldia eskainiko du, 20:00etan, Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan. Jesusen Lagundiko Loiolako Probintzialak, besteak beste, Loiolako Inazioren familia eta Frantzisko Aita Santua izango ditu hizpide kristautasunak gizartean duen indarra azaltzeko.
Juan Carlos Perezek 40 urtetako musika ibilbidea azaldu zuen lehen saioan, joan zen astean.