Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 8a pasatu bada ere, datozen egunetarako beste hainbat ekitaldi antolatu dute Urola Kostan. Gaur, Zarauzko Genero-ariketak. Feminismoaren subjetuak liburuaren aurkezpenaz gain, Zumaian Baziren behin… neska abenturazaleak eta mutil ameslariak saioa egingo dute haur liburutegian. Bihar, berriz, Ekonomia feminista izeneko hitzaldi tailerra eskainiko dute Zumaian, Alondegian, Aurora Iturriozen eskutik. Larunbatean Euskabareta eta Puro Luegoren kontzertua izango dira Zarauzko Putzuzulon, eta autodefentsa ikastaroa Azkoitiko Elkargunean. Bestetik, Amaia Azkue hil zutela hiru urte beteko dira astelehenean, eta elkarretaratzea egingo dute Zarautzen hura oroitzeko.