Euskara eta kultura uztartuta: Euskura

Baleike 2014ko martxoaren 11

Euskara teknikaria da Xabier Azkue, eta kultura arloan ere aritua da azken urteotan Zumaian. Iaz Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikastaroa egin zuen, eta haren amaierako lanean Zumaiako euskal kultura aztertu du. Lan hori 50 bat lagunen aurrean aurkeztu zuen hilaren 5ean Alondegian eskainitako hitzaldian, Euskara bestela ez gara zikloaren barruan. Zumaiako kultura aztertzen hasita, Udalak berak antolatutako kultura dago alde batetik; oparoa da, euskararen ikuspuntutik. Banakako artista eta sortzaileak daude, bestetik; eta 50etik gorako bilduma erakutsi zuen Xabierrek; hor aurrerapausoak emateko aukera ikusten du. Bukatzeko, taldeen bitartez lantzen dena dago, eta horixe aztertu du bereziki lan honen bitartez. Hasteko, azpimarratu du Zumaian talde asko daudela, dozenaka, eta zuzenean kulturarekin lotura ez dutenek ere badute zeresana kontu hauetan: kirol taldeek, gizarte alorrekoek, elkarte gastronomikoek… Azken urteotan gehiago begiratu zaio ea talde horiek euskaraz funtzionatzen duten ala ez, baina horrekin batera euskaraz sortzeak eta publikoari eskaintzeak ematen dio bizitzeko indarra euskara bezalako hizkuntza txiki bati. Xabier saiatu da aztertzen non dauden euskarazko zirkuituak, non sumatzen den motibazioa, zer elkargune dauden, zer pauso estrategiko ematea komeni den… Eta horretarako kultur transmisioa edo kulturaren sozializazioa giltzarritzat dauka. Lan honetarako hartu duen irizpidea da euskal kultura deitzea euskaraz edota euskara erdigunean dela egiten den kulturari.  Taldeei [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide