Ostiralean Zumaian izango da Gure Esku Dago ekimenaren furgoneta

Baleike 2014ko martxoaren 11

Datorren ostiralean, martxoak 14, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Zumaiako kaleetan izango da Gure Esku Dago ekimena. Herrian zehar informazioa zabalduz furgoneta bat ibiliko da, eta horretaz gain Erribera kalean informazio eta salmenta gune bat ere izango da. Gune honetan ekainaren 8an egingo den giza kate erraldoiaren inguruko informazioa jaso ahal izango da, eta honekin batera bertan parte hartu ahal izateko txartelak eskuratu eta materiala erosteko aukera ere izango da (kamisetak, pegatinak, …). Bestalde, Gure Esku Dago ekimenak dituen helburu eta proposamenen berri ematen duten bideoak eta baita Zumaian grabaturiko bat ere ikusgai izango da. Zumaiako taldearekin harremanetan jartzeko: gureeskudagozumaia@gmail.com

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide