Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Epaimahaiak kalean ikusitako mozorroei saria emateaz gain, aurten lehendabiziko aldiz argazki txokoa prestatu eta internet bidezko bozketa ere antolatu du udalak Baleikerekin elkarlanean.Parte-hartze handia izan zen (113 mozorro) eta irudimenez eta umo...
Epaimahaiak kalean ikusitako mozorroei saria emateaz gain, aurten lehendabiziko aldiz argazki txokoa prestatu eta internet bidezko bozketa ere antolatu du udalak Baleikerekin elkarlanean.Parte-hartze handia izan zen (113 mozorro) eta irudimenez eta umorez betetako jantziak ikusi genituen. Tamalez akats bat dela medio zabalik geratu zen mugarik gabe bozkatzeko aukera. Konturatzerako milaka boto eman ziren eta beranduegi zen lehiaketa erdian irizpidea aldatu eta botoa mugatzeko. Ondorioz neurrigabe hazi zen boto kopurua eta bi kategorietako irabazleek sariei uko egitea erabaki dute bozketa desitxuratuta geratu delakoan. Saria Darahli elkarteari emateko eskatu dute eta halaxe egingo dugu. Hanka sartzeagatik parte-hartzaile guztiei barkamena eskatu nahi diegu. Ahalegin handia egon da lehiaketa honen atzean, bai antolatzaile eta baita parte-hartzaileen aldetik eta bistan da gauzak ez direla espero bezala irten. Datorren urtera begira internet bidezko bozketa sistema hobetu behar da zalantzarik gabe, baina poztekoa da lehiaketan eta bozketan egon den parte-hartze handia.