Gaur (martxoak 11), asteartea, Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikakoak plazan jarri dute mahaia. Erabakitzeko eskubidearen alde, ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza katean parte hartzeko fitxak herritar ugarik bete dituzte goizean. 19:30ak bitartean egongo da fitxa betetzeko aukera, udaletxe azpian. Larunbat (martxoak 15) arratsaldean ere plazan mahaia jartzeko asmoa dute. Martxoaren 26an, Azpeitian antolatu duten hitzaldi zikloaren azkena izango da. Eneko Bidegain kazetaria eta Mondragon Uniertsitateko irakaslea ariko da hizlari,
Ipar Euskal Herria: gaurko egoera eta erronkak gai hartuta. Hitzaldia 19:00etan da, Sanagustin kulturgunean. Martxoaren 29an, berriz, Soreasu antzokian
Eskuz esku ekitaldia egingo dute.