Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak hitzaldia emango du bihar Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 11

Euskadiko egungo egoera politikoaz jardungo du bihar 19:30etik aurrera. Jardunaldia irekia izango da, Bai Batzokian.  Abokatua lanbidez, Bakartxo Tejeriak (Donostia, 1971) eskarmentu zabala du legebiltzarkide lanetan, nekazaritza, osasun, eta batez ere gizarte politikan aritu da. Egunerokotasun politikoari lotutako gaiak izango ditu hizpide, bake eta normalizazio politikorako prozesutik hasita, Eusko Legebiltzarra osatzen duten alderdi politikoen arteko harremanarekin jarraituz, Euskadik herri gisa dituen erronkak alde batera utzi gabe. Eusko Legebiltzarreko presidente kargua betetzen duen hirugarren emakumea da, Izaskun Bilbao eta Arantza Quirogaren atzetik. "Konbikzio politiko sakonak izanagatik, elkarrizketarako duen joeragatik nabarmentzen da". EAJren Zarauzko Uri Buru Batzarrak antolatu du batzokian egin ohi diren jarduera formatibo eta informatiboen baitan. Hala, hilero politikari eta intereseko gaiei lotutako hitzaldiak egiten dituzte, eta baita dibulgazio ekintzak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide