Zarautz Arraun Elkarteak hitzarmena sinatu du Euskotrenekin

Urola Kostako Hitza 2014ko mar. 11a, 12:35

Zarauzko Arraun Elkarteak eta Euskotrenek babesletza akordioa sinatu berri dute ondorengo urteetarako. ZAEko  gazteek Euskotrenen iragarkia eramango dute eta trukean arraunlari gazteek bidaia txartelak jasoko dituzte  entrenatzera trenean joan daitezen. "ZAEren egoitza Aian egoteak garraio arazo handiak eta larriak eman  dizkio urteetan arraun elkarteari. Zarautz eta Orio lotzen dituen N-634 errepidean egunero dozenaka haur eta gazterekin ibili beharrak dakarren arriskuak ekiditea lortu da modu honetan", nabarmendu dute arraun elkartetik.

"Berri benetan pozgarria zarauzko arraunzale gaztetxoentzat, haien gurasoentzat eta nola ez, arraun elkartearentzat. Honekin bada, eskerrik beroenak Euskotreni bere laguntzagatik", diote.

   

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide