Iñaki Lopategiren idi pareak irabazi du Euskadiko Kintopeko Idi Proba Aian

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 11

Lopategiren idi parea lanean. (Egilea: Ibon Errazu) Atzo gauean amaitu zen Aian Euskadiko Kintopeko Idi Proba eta Birleko Iñaki Lopategiren idi parea izan zen irabazlea 61 plaza osatuta. Hirugarren postuan sailkatu zen Iñaki Oliden oriotarra. Aiako Idi Dema Elkarteko kide Paulo Aldalurrek azaldu duenez, "oso gustura" dira txapelketarekin. Alde batetik, idi gazteak plazaratu arren "maila oso ona" izan delako txapelketan zehar eta bestetik, ikusle ugari izan delako idi probak ikusten. SAILKAPENA 1- Iñaki Lopategi  (Birle): 61plaza justuak. 2- Altzubarren (Eibar): 56 plaza eta 2 zinta. 3- Iñaki Oliden (Orio): 56 plaza, zinta bat eta 1.05m. 4- Erlete (Itziar): 53 plaza zinta bat eta 0.40m 5- Oribazar (Aia): 48 plaza, 7 zinta eta 2.74m 6- Sebastian Izeta (Aia): 43 plaza, 7 zinta eta 2.58m 7- Bixkiak (Errezil): 43 plaza, zinta bat eta 1.08m. 8- Taberna Goieta (Mungia): 41 plaza, 7 zinta, eta 1.96m 9- Patxi Irarreta (Errenteria): 41 plaza, 3 zinta eta 1.62m 10- Isidro Erretegia (Azkoitia): 41 plaza 11- Rafa Irarreta (Errenteria): 36 plaza. 12- Alejandro Goya (Tolosa): 18 plaza. zinta bat eta 0.80m

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide