Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Kostan elkarteak martxoaren 18rako Lizarrara egunpasa antolatu du. 09:00etan irtengo du autobusak Zarauztik eta jendea Argi aurrean, Sanz Enean eta San Pelaion jasoko du. Lizarran, Gustavo Maeztu museora bisita egingo dute. Segidan, Lizarran bisita gidatua, eta erdigunean bazkalduko dute. Bazkalondoan, Iratxe upategia bisitatuko dute. Zarautzera 20:00ak aldera itzuliko dira. Parte hartu nahi dutenek 40 euro honako kontu zenbakian sartu beharko dituzte martxoaren 17rako: Caixa 2100 64 72132200022900.