Balio handiko hiru puntu poltsikoan zituen Zumaiakok, baina azken unea Soraluzek berdinketaren gola lortu eta puntu bakarrarekin konformatu behar. Zumaiakok bina berdindu zuen Soraluzen, sailkapeneko hirugarrenaren aurka. Soraluzeko zelaia ohi baino txikiagoa den arren, Zumaiakok ondo ekin zion partidari eta baloiaren kontrola lortu.. Gol aukerak ere sortu zituzten lehen 25 minutuetan, langa bi aldiz joz. Lehen zatiko 35. minutuan iritsi zen lehen gola, Iñigo Uria Moña-k buruz egindako errematearekin. Atsedenaldira 0-1 eko markagailuarekin iritsi ziren eta itxura ona emanez, gol aukerak sortuz eta atzealdean gutxi sufrituz. Bigarren zatia hasi eta berehala, eguneko lehen zaplastekoa jaso zuen taldeak. Korner baten ondoren, baloia area barruan noraezean zebilela, Soraluzek berdinketaren gola sartu zuen. Zumaiakok berehalako erantzuna eman zuen, Jokinek bost minutu beranduago gola sartu baitzuen. Hortik aurrera, Soraluzek pauso bat eman zuen aurrera, beharrak bultzatuta. Aurrelari gehiago sartuz, Zumaiakori arazo gehiago sortu zizkion. Arauzko denbora agortuta zegoenean, korner batean Soraluzek sekulako gola sartu eta partida berdindu zuen. Bigarren zatiko 49.minutua zen eta dena galduta zegoela eman arren, bi minutu gehiago luzatu zuen partida epaileak eta Moñak buruz egindako errematean izan zuen markagailua aldatzeko parada. Lidertzara gerturatzeko aukera ona galdu du Zumaiakok, lehen bost sailkatuetatik bakarrak irabazi baitu. Ondorioz, liderrak lau puntura jarraitzen du [...]