Pulpok mailari eutsiko dio beste urtebetez

Baleike 2014ko martxoaren 11

Urdanetari 29-26 irabazi dio eta jaitsiera zortzi puntura dago,bost jardunaldiren faltan. Matematikoki ez dago oraindik erabat ziurtatuta, baina Pulpok mailari eusteko aukera guztiak ditu. Urdanetari irabazita lasai har dezake arnas Bigara Pulpok. Urdaneta orain zazpi puntura dago eta puntu bat atzerago, sailkapenaren zuloan, Romo, zortzi puntura –25-24 irabazi dio Santoñari–. Matematikek diote oraindik hamar puntu daudela jokoan, baina Pulpok daukan aldea nahikoa izango da beste urtebetez Lehen Mailan jarraitzeko. Urdanetaren aurka Kauldi Odriozola (9) eta Iosu Arrieta (7) izan ziren taldeko golegile onenak. Hurrengo partida Tolosan jokatuko dute. Tolosako taldea postu bat aurretik du sailkapenean, lau puntura. Haiek harrapatzea izan daiteke orain denboraldia amaitu arteko erronka.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide