Getariako XIII. Literatur Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Getariako Udalak. Denera bederatzi mailatan banatu dute lehiaketa, parte-hartzaileen adinaren arabera, eta maila bakoitzean bi lan sarituko dituzte; ipuin eta olerki onenak, hain zuzen ere. Antolatzaileek jakinarazi dute gaia librea dela, eta lehiaketara aurkezten diren lanek literatur lehiaketetan saritu gabeak izan behar dutela.
Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira, eta lanarekin batera kartazal itxi batean egilearen datuak zehaztu behar dira. Ipuina edo bertsoa aurkezteko azken eguna apirilaren 4a izango da.
Lehiaketaren inguruko informazio zehaztua eskuragarri dute herritarrek
www.getaria.net webgunean.