Pasa den larunbatean, martxoaren 8an, Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu zen Zumaiako uretan. Orio AEk bederatzi ontzi bidali zituen, eta horietatik hiruk beren kategorian garaile izan ziren.
Haurren nesken mailan, Orio A ontzia lehen postuan geratu zen, 4:53,76ko denbora eginez, eta Orio B ontziak zazpigarren egin zuen 5:15,31ko denborarekin.
Nesken promesen mailan hiru ontzik parte hartu zuten. Orio A laugarren izan zen 4:48,69ko denborarekin, Orio B seigarren 5:05,39ko denborarekin eta Orio C hamaikagarren 5:28,03ko denborarekin.
Infantil mutiletan ere Orioko hiru ontzi egon ziren. Orio A lehen postuan iritsi zen helmugara 4:36,47 eginez. Orio B zazpigarren geratu zen 5:00,83ko denbora eginez eta Orio C ontziak 5:14,88ko denbora behar izan zuen hamaseigarren postuan iristeko.
Mutilen senior mailan ontzi bakarrak parte hartu zuen eta lehen postuan geratu zen, 7:50,51ko denborarekin.
Aulki mugikorreko estropada bertan behera
Martxoaren 9an, igandean, Orion jokatzekoa zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako seigarren jardunaldia. Estropada bertan behera geratu zen haize zakarragatik. Antolatzaileek zietenez, ezinezkoa zen uretaratzea eta lehiatzea. Oraindik ez da jardunaldia berreskuratzeko data jarri.