Jesus Egiguren izango da gaur, Azpeitian, Aho Bizarrik Gaben

Olatz Prat 2014ko martxoaren 11

Gaur arratsaldean Jesus Egiguren PSE-EEko lehendakaria izango da Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloan. Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetari azpeitiarrak elkarrizketatuko du, 19:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean. Herritarrek aurrez bidal ditzakete galderak Internet bidez, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera. Sanagustinkulturgunea.net webgunean zuzenean eskainiko dute solasaldia, bertaratzerik ez dutenentzat. Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako HITZA dira zikloaren antolatzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide