Denboralearen inguruko hitzaldia eskainiko du Zarauzko Arkamurka elkarteak bihar

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 10a

«Olatuek energiaren handiarekin hasi da 2014a Kantauri itsasoan.  Aurten behin baino gehiagotan izan dugu olatuak eta beraiek sorturiko kalteak ikusteko aukera». Gertaera horiek nola aurreikusi eta jarraitzen diren kontatuko du Arkamurka natur elkarteko kide Irati Epeldek bihar elkarteko lokalean, 20:45etik aurrera. Horrez gain bereziki Zarauzko dunetan izan duen eragina aztertu eta beren egoera zein den azalduko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide