Bertsozaletasuna sustatu, aisialdian euskaraz gozatu eta Euskal Herriko haur zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzeko bertso udalekuak antolatu ditu Bertsozale Elkarteak aurten ere. Uztailan eta abuztuan zehar izango dira, bost txandatan, Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan. 9-18 urte bitartekoei daude zuzenduta eta horiek bihar 09:00etatik aurrera eman ahalko dute izena
Bertsozale Elkartearen webgunearen bidez.