Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 8aren barruko egitarauaren barruan, Amaia Lasa idazlea omendu zuten ostiralean Getarian. 30 lagun inguru elkartu ziren Artzapen, eta trikitilariekin batera ekin zioten plazarako bidear, 20:00ak aldera,. Bidean arrosa gorriak banatu zituzten antolatzaileek, emakumea omentzeko ekitaldi sinboliko gisa eta, bide batez, jendea plazara gerturatzera animatzeko. Plazan 60 lagunetik gora elkartu ziren, eta harrera beroa egin zioten Amaia Lasari. Momenturik hunkigarriena bere anaiaren bilobak, Lorek, lore sorta bat eman zionean izan zen. Jarraian, mikrofono irekian, ezusteko gozoak izan ziren; besteak beste, Maite Martiarena kanta bat kantatzera ausartu zen gitarrarekin, Uxoa Silvetik buleria bat kantatu zuen, Aingeru Aramendik kopla batzuek abestu zituen, eta azkenik, abortuaren gaiarekin lotuta, Maite Martiarena eta Ane Garmendiak eginiko txontxogiloen emanaldiarekin amaitu zen plazako ekitaldia. Ondoren, lagun giro atseginean mokadutxo batzuk jateko aukera izan zuten.