Didier Zagok (Feas, Frantzia) gizonezkoetan (00:28:14) eta Vanesa Ortegak (Aldeanueva de la Vera, Caceres, Espainia) emakumezkoetan (00:34:29) irabazi dute Azpeitiko Xoxoterako VI. Zuzenien Igoera Bertikala. Denera 113 lasterkarik bukatu dute Ezkerretegitik hasi eta Xoxoteko San Inazioren irudiaren arteko ibilbidea duen proba. Gizonezkoetan bigarrena Aritz Egea urretxuarra (28:17) izan zen eta emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra (36:09). Xabier Lasa azpeitiarrak laugarren egin zuen, 30:14 denborarekin.
Mendiko proba ikustera jende asko joan zen. Lasterketaren sailkapen osoa
hemen ikusi daiteke.