Zumaiako Udaletik jakitera eman dutenez, gaur ere lanean jarraitu dute beharginek Talaimendin, atzo goizaldean luizia izandako tokian. Hori horrela, Juan Belmonte kaleko 51 zenbaki ondoko hegala egonkortu dute, eta bizilagunak etxera bueltatzeko moduan dira; pasa den gaua etxetik kanpo pasatu dute segurtasuna oraindik bermatzeke zegoelako.