Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak ondoko adierazpen instituzionala egin du Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta: Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu urtero bezala, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak berdintasuna lortze...
Zumaiako Udalak ondoko adierazpen instituzionala egin du Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta: Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu urtero bezala, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak berdintasuna lortzeko asmoz egindako lana aintzat hartzeko eguna, emakumeon egoeraren inguruko hausnarketak partekatu eta balantzea egiteko aukera ona izaten da. Emakumeok orain arte lortutako askatasun eta eskubideak galtzen ari gara, atzeraka goaz. Emakumeon egungo egoera hitz gutxitan laburbildu beharko bagenu, honela jasoko genuke: lan-merkatuan gero eta eskubide gutxiago, zaintzaren arloan gero eta lan gehiago, gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubiderik eza eta etenik ez duen indarkeria sexista jasaten. Lan-merkatuari dagokionean, haurdun dauden emakumeak kaleratzeko aukera legeztatu da, lan-baldintzak okertzen ari dira orokorrean eta emakumeak nagusi diren hirugarren sektorean bereziki, behin-behinekotasuna, ziurgabetasuna eta prekarietatea dira nagusi. Horrekin batera, lan-merkatutik kanpo uzten ditugun etxeko lanak eta zaintza-lanak emakumeen bizkar erortzen jarraitzen dute. Horregatik, azpimarratu nahi dugu udal instituzioen eta herritarren arteko aliantzak sortzearen garrantzia, tokiko berdintasun politikak lantzeko. Abortuaren kontrarreformarekin batera, emakumeon askatasunaren eta aniztasunaren kontrako eraso gehiago datoz, emakumea emazte-ama fin, otzan eta menpeko bihurtzeko. Familia-eredu tradizionala indartzeko neurriak dira. Ugalketa lagundurako eskubidea bikote heterosexualentzat soilik, haurdun geratzen den emakume oro haurra izatera behartu, norberaren gorputza eta desioak ezagutu eta garatzeko hezkuntza afektibo-sexuala [...]