Urola Ikastolako hiru ikasle saritu dituzte R. M. Azkue literatur lehiaketan

Olatz Prat 2014ko martxoaren 7a

Urola Ikastolako hiru ikasle azpeitiarren lanak saritu ditu Euskaltzaindiak R. M. Azkue literatur lehiaketan. 11-14 urte bitarteko mailako ipuinen atalean bigarren saria lortu du Olatz Bereziartuak, Zintzoa izateko ipuina izeneko lanarekin. Olerkien atalean bi sari joan dira Azpeitira: Lorea Azpiazuk lehen saria irabazi du Egunsentia lanarekin eta Aiora Amenabarrek hirugarrena eskuratu du Parkea lanarekin. Hiru lan horiek, saritutako gainerako lanekin batera, liburu batean argitaratuko ditu Euskaltzaindiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide