Atzo gauerdian amaitu zen internet bidezko mozorro lehiaketan bozkatzeko aukera. Argazkian ageri diren bi mozorro hauek dira boto gehien jaso dutenak. Guztira, 113 mozorrok hartu dute parte lehiaketan, joan den larunbatean Alondegiako Argazki Txokoan argazkia atera ondoren. Igande eguerdian zabaldu zen bozkatzeko aukera, atzo gauerdira arte, eta euskal curling-ak (taldeka) eta pirata zonbiek (bakarka edo bikoteka) jaso dute boto gehien. Udaleko kultura sailetik jarriko dira irabazleekin harremanetan, saria jasotzeko. Bozketa sistemaz Aurtengo lehiaketarekin amaitu baino lehen, bozketa sistemaz zenbait azalpen eman nahiko genuke. Emaitza ikusita, begi bistakoa da badagoela zer hobetu. Argitu nahi dugu antolatzaileon asmoa zela botoa modu kontrolatuan emateko sistema bat ezartzea. Lehiaketaren irizpide teknikoetan ere hala zegoen aurreikusita; baina, akats bat medio, bozkatzeko bidea erabat libre gelditu zen lehiaketa abiatzeko orduan, eta akatsaz ohartzerako beranduegi zen irizpidea aldatu eta botoa mugatzeko, zenbait lehiakidek ordurako botoa asko zeuzkatelako. Beraz, erabaki zen gutxienez irizpidea mantentzea, lehiaren erdian ez aldatzea. Gure hanka sartzea izan da eta barkamena eskatzea dagokigu. Zorionak irabazleei eta parte hartu duzuen guztioi mila esker; datorren urtean seguru hobeto aterako dela.