Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Baigera penstiodun eta erretiratuen elkarteak mendi irteera antolatu du datorren martxoaren 22rako. Elorriaga-Zumaia arteko ibilbidea izango da. Izena martxoaren 10, 11 eta 12an eman ahal izango da, autobusa bete bitartean eta prezioa 8 eurokoa izango da. Ibilaldi egunean, 09:00etan aterako dira plaza atzetik.