Herritar batek gaur goizean ateratako irudia
Goizaldean luizia izan da Zumaiako Talaimendin, eta bi etxe hustu behar izan dituzte segurtasun neurri modura. Hasiera batean bi harri handi erori dira labarretik eta ondoren lurra erortzen hasi da. Bizilagunek goizaldean hotsen bat entzun dutela aitortu dute, baina 06:00ak inguruan lanera joateko prestatzen hasi direnean konturatu dira luizia gertatu dela.
Udaleko ordezkariak eta teknikariak goizean goizetik inguruan daude eta labarra egonkortzeko lanekin lehenbailehen hasteko asmoa du Udalak; "gaur arratsaldean edo bihar goizean abiatu nahi ditugu lanak". Labarra egonkortu bitartean bizilagunek beren etxeetatik kanpo izan beharko dute; Udalak ostatua eskaini die, baina denek familiakoen etxeetara joatea erabaki dute.
Horretaz gain, luiziak Talaimendi goikaldean dauden etxeetara joateko bidea itxi du eta bide probisionala egokituko du Udalak.
http://youtu.be/WygSRuG2QAI