Helduentzako istorio kontaketa saioa izango da igandean Zestoan

Zestoako Hitza 2014ko martxoaren 7a

Helduentzako istorio kontaketa saioa izango da igandean, 19:00etan Zestoako liburutegian, Portalekoa etxean. Bego Alabazan kontalariek Emakumeon Edertasuna kontakizuna eskainiko du, euskaraz. "Saio honetako protagonistak emakumeak dira: beren garaian gizarteak beraiei egokitutako eginbeharrei aurre egin zietenak, beren ahotsa eta gizonaren pareko tokia ahozkora eskatu zutenak. Emakume eder-ederrak dira beren edertasuna bizitzeko, egiteko, ikusteko eta maitatzeko gogo eta ahalmenean errotzen delako. Emakume adoretsuak exijitu, lan egin, eragiten eta kexatzen direnak, erronka botatzean bizkorgarriagoak gertatzen direnak, entretenigarriagoak. Emakume hauekin harreman iraunkorra ezarri ahal da, harreman hau ez delako bakarrik besarkada eta musutxuetan oinarritzen. Saio honetan, kultura desberdinetatik datozkigun istorioetan santuak ez diren (baina izan nahi ez duten) emakumeak ezagutuko ditugu."

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide