Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar hitzordu kultural bikoitza izango da Txarrantxa tabernan. 22:00etatik aurrera poesia musikatu emanaldi bat izango da. Pobresiak, burgesaren gauerdiko eztula disko-liburua aurkeztuko dute bertan. Ondoren, antzerkiaren txanda izango da, eta Ane Arenas eta Erika Olaizola aktore azpeitiarren Eguzkilore antzezlanaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.