Gironara irteera antolatu du Pagoetak apirilerako

Zarauzko Hitza 2014ko martxoaren 7a

Pagoeta Mendizale Elkarteak Garrotxara (Girona, Herrialde Katalanak) mendi irteera bat antolatu du Aste Santurako. Apirilaren 17an aterako dira, eta apirilaren 21ean itzuli. Izena elkartearen egoitzan eman beharko da. Federatuek martxoaren 10ean, 11n, 12an eta 13an egin ahalko dute hori, eta ez federatuek, berriz, martxoaren 12an, 13an eta 14an. 19:30etik 20:00etara bertaratu ahalko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide