ETAren bukaera zikloko bigarren saioa, bihar

Zarauzko Hitza 2014ko martxoaren 6a

Mario Onaindia Fundazioak ETAren bukaerari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du Zarautzen. Bihar egingo dute bigarrengo saioa. Luis R. Aizpeoleak emango du eta bertan Los entresijos del final de ETA bere azken liburuari buruz jardungo du kazetariak. Zazpi kultur aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Ekitaldia irekia izango da. Hurrengo hitzaldia hilaren 21ean egingo dute eta saio horrekin amaituko dute zikloa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide