Salgai daude Modeloko kontzertuetarako sarrerak

Zarauzko Hitza 2014ko martxoaren 6a

Ara Malikian musikariak kontzertu bat emango du martxoaren 18an. Fernando Egozkuerekin izango da Modelo aretoko oholtza gainean, 20:00etatik aurrera. Martxoaren 29an, berriz, Fernando Saundersek eskainiko du kontzertua, leku berean 22:00etan. Bi kontzertuetarako sarrerak aurrez erosi ahalko dira Turismo Bulegoan. Malikianen emanaldiko sarrera 15 euro kostako da, eta Saundersena 8 euro

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide