Baigera kudeatzeko lehiaketa abiatu du udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 6a

Lehiaketara atera da Azpeitiko Baigera I eta Baigera IIko taberna-jatetxeen kudeaketa eta martxoaren 15a bitartean aurkeztu ahal izango da dokumentazioa Azpeitiko Udaleko erregistroan. Eskaerak egiteko ezinbestekoa da ostalaritzan gutxienez bi urteko esperientzia izatea, eta elikagaien manipulatzaile karneta edukitzea. Era berean, euskaraz hitz egiten jakin behar dute langileek. Informazio osoa www.azpeitia.net helbidean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide