Joseba Tarantino – "Kutsatuta dagoen gauza bakarra ez da futbola"

Karkara.eus 2014ko martxoaren 6a

Errealarekin jubenil mailako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera izan du Joseba Tarantinok (Orio, 199)

Txapeldunen Liga, lehiaketa handienetan handiena. Irabazleari izar bat josten zaio elastikoan; futbolaren izar izendatzen baitira. Badira izar horren bila joaten direnak, baina badira handiei garaitzea helburu dutenak ere. Errealak, aldiz, izarren ligan egotearekin amesten du. Aurtengoan, ametsa egi bihurtu da: lehen taldeak Txapeldunen Liga jokatu ahal izan du. Baina bada ametsa goiztiar bete duenik ere, Joseba Tarantino esaterako. Jubenilen taldean dago bera, eta maila horretako Txapeldunen Liga, Youth League, jokatu du. Final zortzirenetan kanporatu arren, esperientzia ahaztezina izan da Tarantinorentzat.

Oriotarra eta futbolari lotua... bitxia, ezta?
Orion arraun tradizio handia dago, eta zuzenean ala zeharka, guztiok bizi dugu arrauna. Hala ere, nik ez dut inoiz arraunean egin. Erremontean ibiltzen zen aita, baina inoiz ez dut pilota berak bezain beste bizi. Gure generazioak futbolera jo du, gu baino urtebete lehenago jaiotakoak eskubaloian eman zuten izena. Kirolaren aukera zabaltzen ari da, hortaz. 

Txikitatik ibili zara, beraz, baloiari ostikadak jo eta jo?
Ume nintzenean baloia nuen jostailu. Handitzean, gainontzeko jostailuak alboratu nituen, baloia izan ezik. Beti ibili naiz futbolean, lagunartean. 2009-2010 denboraldian Errealean jokatzeko aukera izan nuen. Ezustean etorri zitzaidan aukera hori, eta noski, onartu egin nuen.

Orduan, infantila zinen. Aurtengoa, 4. denboraldia da jada.
Aurten Jubenilen A taldean nago. Lau urte daramatzat taldean, gustura nagoen seinale. Errealean ondo zaintzen dute harrobia, hortaz, ondo tratatzen gaituzte. Ez dut inongo kexarik.

Harrobia zaintzen duela lehen taldean dauden etxeko jokalarien kopuruan ikusi daiteke, ezta?
Lehen taldean, egun, harrobian egondako jokalari asko dago; baita, harrobian egon gabe, Errealean urte asko daraman jendea ere. Jokalariak gustura daudela salatzen du horrek. Ni ere hala nago, besteak beste, ikasketekin laguntzen gaituztelako. Laguntzaile bat daukagu, zeinak gure emaitzak jarraitzen dituen. 

Futbola eta ikasketak uztartzea zaila izango da ezta?
Astean egun bat –batzuetan bi– dut libre, eta ikasketak aurrera ateratzea egutegi horrekin ez da samurra. Ordu asko eskaini behar dizkiogu futbolari, eta horrek, beste alorrei denbora eskaintzea zailtzen digu. Halaber, jasotako laguntzak erraztu egiten digu hau guztia.

Harrobia zaintzeko arrazoietako bat fitxaketek duten balioa izan daiteke?
Badira harrobia zaintzen dituzten talde handiak... 

Futbola eta dirua, batez ere azken aldian, denon ahotan bolo-bolo dabilen gaia da.
Kutsatuta dagoen gauza bakarra ez da futbola. Ustelkeria futbolean ematen den bezala, politikan, ekonomian eta beste hainbat alorretan ematen da. Egun, gizarteko ia alor guztietan, tamalez. 

Dirua duten taldeek dute boterea, horiek dira izar nagusiak?
Errazagoa da beraientzat. Gainontzekoek lan gehiago egin behar dugu. Ligan, Bartzelona eta Madrid beti daude lehen postuetan. Gero, ezustekoak beti egoten dira; Atletico de Madrid, kasu. Erreala ere goialdean ibiltzea sorpresa da. Baina begira, lehengo urtean Txapeldunen Ligara sailkatzea lortu zuen...

Eta ondorioz, baita zuek ere.
Lehen taldea sailkatu zenez, gu ere sailkatu ginen. Errealeko lehen taldeak jokatu zuen taldeen aurka jokatzeko aukera izan genuen. Final zortzirenetara sailkatu ginen, taldeko lehenak izan ostean. Baina Schalkeren aurka 1-2 galdu genuen etxean. Kanporatu arren, zoragarria izan da bizitakoa; egi bihurtu den ametsa. 

Minutuak izan dituzu min hartu arte, ezta?
Pena izan da lesionatzea. Ordura arte minutuak izan nituen, dezente gainera. Pozgarria da zugan konfiantza dutela ikustea, eta are pozgarriagoa aurkariak maila horretakoak direnean; Europako txoko guztietako izarrak. Esperientzia ahaztezina izan da talde horien aurka jokatzea beraien zelaietan.

Anoetan jokatzea ere berezia izango zen.
Oso. Gainera jende asko bertaratu zen partidua ikustera, eta horrek partidua oraindik bereziagoa izatea dakar. 

Etorkizunera begira, elastiko zuri urdinarekin anoetan jolastea da zure helburua?
Nire afizioa ofizio bilakatu nahiko nuke, futbolaria izan. Errealak harrobia zaindu arren oso zaila da lehen talderako pausoa ematea. Jokalari asko gaude bide horretan eta gutxi batzuentzat besterik ez dago aukera. Hortaz, nire helburua futbolaz bizitzea da. 

IMG_2684.JPG

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide