Ibilaldi neurtu bat egingo dute eskualdeko 500 umek eta gurasok

Ane Olaizola 2014ko martxoaren 6a

Zestoako ibilaldia neurtua, iaz
(Agiro) Urola Kostan urtero egiten duten ibilaldi neurtua izango da igandean; aurten Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatu du ibilaldia, eskualdeko ume eta gurasoentzat. 500 lagun inguruk parte hartzea aurreikusten dute antolatzaileek. Ohi bezala, bi ibilbide izango dituzte aukeran; bata motza, sei kilometrotakoa, eta bestea bederatzi urtetik gorakoentzakoa, zazpi kilometrotakoa. Azkoitiko Balda Plazatik abiatuko dira, eta Uxerrera, Goikoetxe baserrira joan eta Kakuterako bidea hartuko dute. Handik Aitzara joango dira, eta han hamarretakoa izango dute. Janaria norberak eramango du, eta handik herrira itzuliko dira. 08:30etik 09:00etara artean abiatuko dira parte hartzaileak, Balda Plazatik. Han txartelak jasoko dituzte, eta bidean zehar hiru kontrol izango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide