-
Emakumeen errenta gizonen errenta baino txikiagoa da.
- Lan merkatuan, oraindik ere sexuen araberako banaketa da nagusi; oro har, emakumeek egiten dituzte lan jakin batzuk, eta gizonek beste batzuk.Era berean, beirazko sabaia deritzona gertatzen da; hau da, emakumeek gizonek baino zailtasun handiagoa dute botere guneetara iristeko.
- Alde handiak daude, halaber, emakumeek eguneroko zereginetan ematen duten denboraren eta gizonek ematen dutenaren artean:emakumeek egunean 1 ordu eta 34 minutu gehiago egiten dituzte etxeko lanetan, eta 32 minutu gehiago zaintzan; gizonek, berriz, 1 ordu eta 10 minutu gehiago egiten dituzte jarduera profesionaletan, eta 37 minutu gehiago norberaren aisiako jardueretan.
- Udaleko gizarte zentroetan laguntzak jasotzen dituzten pertsonen gehiengoa, emakumeak dira.Zalantzarik gabe, emakumeek gizonek baino arrisku handiagoa dute gure hirian pobrezia egoera jasateko.
- Familia gurasobakarren artean, askoz ere ugariagoak dira amaren ardurapean dauden familiak aitaren ardurapean daudenak baino, eta pobrezia egoera jasateko arrisku eta zailtasun handiagoak dituzte.
- Emakumeek segurtasun falta sumatzen dute hirian, gizonek baino hiru aldiz maizago.
Bistan da, beraz, oraindik bide luzea ibili beharko dugula emakumeen eta gizonen arteko berdintasunera iristeko; eta, desoreka guztiak gainditu ezean, emakumeen kontrako indarkeriak berdintasunik ezaren erakusgarri izaten jarraituko du.
Bestalde, ez dugu ahaztu behar emakumeen eskubideen esparruan historiako inboluzio goreneko uneetako batean gaudela.Horren adibide dira berriki indarrean jarritako arau bereiztaile eta sexistak, hala nola lan erreforma eta hezkuntza legea; eta, horiekin batera, osasun arloan eta mendekotasunari aurre egiteko laguntzetan egindako murrizketak, enpleguen behin-behinekotasuna areagotu izana, arlo publikoa pribatizatzeko ekimenak, etab.Generoaren ikuspegitik eragin nabarmena duten neurriak dira guztiak ere, pobrezia are gehiago feminizatzen duten heinean. Horri guztiari ugaltze eskubideei buruzko lege erreforma erantsi behar zaio, gainera. Izan ere, erreforma horrek, emakumeen askatasuna murrizteaz gainera, entzungor egiten die Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioei eta arriskuan jartzen ditu emakumeen bizitza eta biziraupena.Oro har, azken 30 urteetako ahalegin eta lorpenak arriskuan daude, horren guztiaren ondorioz.Eskubide murrizketa onartezina iruditzen zaigu, eta salatu nahi dugu bi sexuen aukera berdintasunaren bidean egin diren aurrerapenetan atzera egiteak arriskuan jartzen ditu emakumeen bizi baldintzak eta are bizitza bera ere. Hori dela eta, Zarauzko Udalak, honakoa adierazi nahi du:
-
Zarauzko Udalak berretsi nahi du erakunde publikoen betebeharra dela emakumeen kontrako diskriminazioari aurre egitea, eta, betebehar horrekin bat etorrita, konpromisoa hartzen du xede hori lortzera bideratutako baliabideei eusteko.
-
Zarauzko Udalak berretsi nahi du erabateko borondatea duela bi sexuen arteko aukera berdintasuna lortzeko eginkizunean gizonen eta emakumeen inplikazioa sustatzeko, gizarte osoaren erantzukizuna baita sexu diskriminazioari aurre egitea.
- Zarauzko Udalak konpromisoa hartzen du bere eskumenen esparruan ekintza positiboak abian jartzeko, emakumeei ekonomia eta finantza esparruetan aurrera egiten laguntzeko eta emakumeei lan merkatuan sartzeko eta jarraitzeko aukerak eskaintzeko, ordainsari berak jasoz eta kalitatezko enplegua sustatuz.<0}Era berean, Udalak sostengua emango die, aurrerantzean ere, genero berdintasunik ezari aurre egiteko eta gizon-emakumeei berdintasunezko portaera ereduak eskaintzeko xedea duten kanpainei.
-
Zarauzko Udalak Espainiako Gobernuari dei egiten dio, beste behin ere, egin beharreko aldaketak egin ditzan osasun erreforman, lan erreforman eta hezkuntza erreforman, emakumeen kontrako ageriko diskriminazioa dakarten neurri guztiak zuzentzeko.
-
Zarauzko Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio eten ditzala abortuaren kontrako lege proiektuaren izapideak.
- Zarauzko Udalak berretsi nahi du Nazio Batuen Erakundeak nahiz Berdintasunerako 4/2005 Legeak emakumeak ahalduntzeari begira finkatutako estrategian sakontzeko beharra; horretarako, ezinbestekoa izango da emakume taldeekiko eta mugimendu feministarekiko lankidetza sustatzea eta emakumeen gaitasunak sendotzeko proiektuak sendotzea, harik eta emakumeek gizartean gizonen pareko maila lortzen duten arte.
- Zarauzko Udalak esker ona adierazi nahi die mugimendu feministari eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko lanean diharduten emakume eta gizonei, egindako lanarengatik.
- Zarauzko Udalak konpromisoa hartzen du mugimendu feminista edo/eta emakumeen antolaketa sustatzeko, babesteko eta sendotzeko, hiriko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeari begira.