Pagoeta Mendizale Elkarteak Garrotxara (Girona, Herrialde Katalanak) mendi irteera antolatu du Aste Santurako. Apirilaren 17an aterako dira, 07:00etan eta lau egun emango dituzte parte-hartzaileek bertan. Apirilaren 21ean itzuliko dira.
Izena elkartearen egoitzan (Santa Marina kalea, 2-1) eman beharko da. Federatuek gaur, martxoaren 10ean, 11ean, 12an eta 13an egin ahalko dute hori, eta ez federatuek, berriz, martxoaren 12an, 13an eta 14ean. 19:30etik 20:00etara bertaratu ahalko da. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak
Pagoeta Mendizale Elkartearen webgunea bisita dezake edota 943-132911 telefonora deitu.