Urola Kostako erremontista profesionalak

Nerea Uranga 2014ko martxoaren 5a

Hernaniko Galarretako Oriamendi 2010 enpresaren koadrotik ia erdiak, hamahiru, Urola Kosta eskualdeko erremontistak dira. Larunbatetik aurrera bat gutxiago izango da, Unai Zubizarretak utzi egingo baitu. Hona hemen banan-banan: - Agirrezabala. Igor Agirrezabala Etxaniz (Matxinbenta, Azpeitia, 1982). 2003ko martxoaren 4an debutatu zuen erremontean. - Aizpuru III.a. Joxin Aizpuru Sanjuan (Azpeitia, 1992). 2012ko uztailaren 14an egin zuen debuta, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. - Etxabe II.a. Joseba Etxeberria (Aizarnazabal, 1989). 2008ko urriaren 18an egin zuen debuta. - Etxeberria IV.a. Aritz Etxeberria (Urrestilla, Azpeitia, 1987). 2006ko otsailaren 4an debutatu zuen Galarretan. - Ion. Ion Etxeberria (Azpeitia, 1983). 2003ko martxoaren 4an debutatu zuen Azpeitiko Izarraitzen. - Juaristi. Jon Juaristi (Zarautz, 1981). 2002ko uztailaren 2an debutatu zuen Iruñeako Euskal pilotalekuan. - Labaka. Jagoba Labaka (Azpeitia, 1991). 2012ko uztailaren 14an debutatu zuen Hernaniko Galarretan. - Larrañaga. Iban Larrañaga (Azkoitia, 1993). Iazko maiatzaren 25ean debutatu zuen, Galarretan. - Matxin III.a. Xuban Oiarzabal (Matxinbenta, Azpeitia, 1982). 2000ko abuztuaren 1ean debutatu zuen Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. - Matxin VI.a. Eñaut Oiarzabal (Matxinbenta, Azpeitia, 1989). 2008ko urriaren 18an egin zuen debuta Galarretan. - Otaegi. Unai Otaegi (Azpeitia, 1991). 2012ko uztailaren 14an debutatu zuen Galarretan. - Segurola. Beñat Segurola (Aizarnazabal, 1991). Iazko maiatzaren 25ean debutatu zuen Galarretan. - Zubizarreta. Unai Zubizarreta Gurrutxaga (Aizarnazabal, 1981). 2006ko otsailaren 4an debutatu zuen Galarretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide