Andoni Ortuzarrekin hitzaldi-solasaldia izango da, bihar, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 5a

Andoni Ortuzar, EAJren Euskadi Buru Batzarraren (EBB) presidentea, Azpeitian izango da ostegun honetan, eta bertako uri buru batzarreko kideekin eta EAJko zinegotziekin elkartuko da. Ondoren, 19:30ak inguruan, Azpeitiko alderdikide eta alderdizaleekin elkartuko da Batzokian, hitzaldi-solasaldi batean, aktualitate politikoa eta ekonomikoa aztertzeko. Aktualitate politikoaz gain, ekonomiaren gaiari ere helduko diote. Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak abian jarri dituzten berpizkunde ekonomikorako planak ere aztertuko dituzte, eta horien exekuzio maila ikusi ere bai.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide