Gaur goizean bildu dira udal ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailekoekin. Bileraren ostean, Ana Oregi sailburuordea malekoian izan da itsasaldiak eragindako txikizioa bertatik bertara ikusteko. Bitartean hori txukuntzeko lanean dihardute. Gaur goizean amaitu dute malekoia garbitzeaz eta ireki egin zuten pasabidea. Olatuek eragindako hiru zuloen inguruan metalezko hesi altuak jarri dituzte, halaber, babesgarri gisa. Tabernariekin ere bildu dira udal ordezkariak, eta hainbat eskaera jaso dute, malekoiko zorua aldatzeko, kasu. Espainiako Kosta Zuzendaritza hori eskatzeko konpromisoa hartu du udalak. Zarauzko Udalak konponketa lanak azkartzeko askotariko eragileekin lanean jarraituko du, itsas pasealekua duen "eragin turistikoagatik" lehentasunezkoa delako.