'Oteiza, eginaz ikasi' sormen eskola eskainiko dute Zarautzen, martxoaren 15ean

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 5a

Jorge Oteizaren eskulturen hausnarketatik herritarrek eginez eskultore handiaren lanera gerturatu ahalko dute herritarrek, martxoaren 15ean Ebro Etxean. Hesolak heziketa eta sormen eskolen baitan, ikastaroa antolatu dute egun horretarako. Manu Muniategiandikoetxeak gidatuko du, 10:00etatik 1300etara. Haur zein helduei zuzenduta egongo da. Interesa dutenek hainbat bide izango du eskura izena emateko. 943-835568 telefonora deitu daiteke edota hesolakzarautz@gmail.com helbidera mezua idatzi. 15 euro kostako du; Artezaleak taldeko harpide denak, ordea, 10 euro besterik ez du ordaindu beharko. Informazio gehiagorako Artezaleak-en webgunea edota facebook-a bisita dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide