Adinekoen eskubideak bermatzen dituen manifestua

Karkara.eus 2014ko martxoaren 5a

Adinekoek pertsona gisa duten balioa aitortzea eta baldintzak hobetzea du helburu martxoaren 21ean antolatutako hitzaldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Adineko Pertsonen Kontseiluak 2001ean argitaratu zuen Bizitzen lagundu. Zaharren aldeko agiria manife...

Adinekoek pertsona gisa duten balioa aitortzea eta baldintzak hobetzea du helburu martxoaren 21ean antolatutako hitzaldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Adineko Pertsonen Kontseiluak 2001ean argitaratu zuen Bizitzen lagundu. Zaharren aldeko agiria manifestua. Hainbat printzipio jasotzen ziren bertan gizarteak adinekoei buruz duen jarrera, kohesioa eta solidaritatea hobetzeko. Ordutik gizartea eboluzionatu eta adinekoekiko onarpena hobetu da. Halaber, gaur egungo egoera sozio-ekonomikoak bete betean harrapatu ditu pertsonen eskubideak, adinekoenak tarteko.

Hori kontuan izanik, sortuta dagoen manifestua berrikusteko eta errealitate berriari eta ikaskuntza berriei egokitzeko beharra ikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urola kostako adineko pertsonen kontseiluak, hortaz, Orioko Zaharren Babeslekuaren laguntzaz hitzaldia antolatu du. Arratsaldeko 17:00etan izango da, martxoaren 11an, asteartean, Orioko Kultur Etxean.

Manifestuaren nondik norakoak

Manifestua talde lanean egin zen. Adineko hainbat elkarteetako pertsonek eta gizarte zerbitzuetako profesionalek hartu zuten parte, bakoitzaren ingurunean jasotako sentipenak azalduz. Lehenengo zirriborroaren ostean, pertsona kualifikatuarengana jo zuten, beraien ikuspegi kritikoarekin testua hobetzeko. Material horrekin guztiarekin onartu zen 2013ko apirilean manifestua. Halaber, partikularren, elkarteen eta erakundeen atxikimenduak jasotzeko irekita dago, eta hori lortu nahi da astearteko hitzaldian.

Adinekoek pertsona gisa duten balioa aitortu nahi da manifestuarekin. Gizarteari iraganean egin dioten ekarpena baloratu nahi da, eta gaur egun belaunaldi guztiok gozatzen duten ongizatea estatuari egin dioten kontribuzioa goraipatzea da xedea. Honez gain, elkarrekin aurrera egin nahi dute; gizarte justuago, zuzenago eta eskubideak errespetatuko dituena eraikitzea dute helburu.

Manifestuak gogoetarako bide ematea espero dute, eta zahartzaro eroso eta duina izateko aukera emango dien aldaketa bideratzea da beraien asmoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide