Azkoitia-Azpeitia bertso saioa izango da ostiralean Oñatz tabernan

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 5a

Ostiral gauean azkoitiarren eta azpeitiarren arteko bertso saioa edo 'bertso-pikea' izango da Azpeitian, Oñatz tabernan, 23:00etatik aurrera. Azpeitiarrak Oier Etxeberria eta Iñigo Ibañez izango dira, azkoitiarrak, berriz, Asier Garate 'Txibilter' eta Ugaitz Beristain. Gaiak jartzen Silvia Etxaniz ariko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide