Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Kultur Mahaia sortuko dute gaur arratsaldean. Horretarako bilera egingo dute 18:00etatik 19:30era, udaletxean herriko kultur eragileek eta udal ordezkariek. Bertan mahaiaren oinarriak zehaztu eta azpibatzordeak egituraturatuko dituzte. Kultur eragileak lan egiten duten esparruaren arabera banatuko dira azpitaldetan. Alde batetik, herriko eta auzoetako jaiak antolatuko dituen azpitalde bat sortuko dute. Bestetik, Zarauzko kultur egitaraua koordinatzeaz arduratuko da beste talde bat izango da. Eta hirugarrenak kultur azpiegiturak, ondarea eta erakusketak kudeatuko ditu.
Kultur Mahaiarekin kultur eragileak modu bateratuan lan egitea, agendan elkarri enbarazurik ez egitea, baliabiadeak partekatzea eta komunikazio eraginkorragoan urratsak ematea lortu nahi dute. «Kultur ekimenei dagokionean Zarautz herri aberatsa da, baina orain arte eragile bakoitzak bere esparruan, gainerako eragileekin koordinatu gabe egin du lan», azaldu dute udaletik. Hala, herri eragileen eta udalaren bitartekoen koordinaziorako «ezinbesteko bilgunea» izango da; bai, kultur programazioa eta baliabideak koordinatzeko, baita aurrerantzean Kultura Sailaren aurrekontua osatzeko ere.
Hilaren 26ko osoko bilkuran aho batez hartu zuen erabakia udalbatzak. Alderdi guztiak «pozik» agertu ziren horrekin.