Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguneko eskualdeko egitarauak:

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 5a

AZKOITIA Martxoak 7, ostirala. - 15:00. Emakumeen festa internazionala. Hainbat jatorritako emakumeak elkartuko dira, eta janari dastaketa, musika eta ekintza ezberdinak egongo dira. Norberak janaria eraman dezake. - 22:00. Pink Saris filma, Baztartxon. Martxoak 8, larunbata. - 13:00. Elkarretaratzea plazan, txalapartari eta bertsolariekin. - 17:30-18:00 / 18:00-18:30. Printzesak kontu kontari ipuin kontaketa, Elkargunean. - 22:00. Pink Saris filma, Baztartxon. Martxoak 9, igandea. - 17:15 / 19:30: La estrella filma, Baztartxon. Martxoak 10, astelehena. - 20:00. La estrella filma, Baztartxon. Martxoak 29, larunbata. - 10:30-14:00 / 15:30-19:30. Autodefensa feminista ikastaroa, Elkargunean, 17 urtetik gorakontzat. Izen ematea udaletxean edo Gazte Bulegoan. AZPEITIA Martxoak 5, asteazkena. - 21:00. Memorias de Antonia filma, Azpeitiko Gaztetxean. Martxoak 8, larunbata. - 15:00. Pala txapelfesta eta mokadutxoa, Betharrameko frontoian. - 19:00. Elkarretaratzea, anbulatorio aurrean, Gure gorputza, gure territorioa, gure erabakia lelopean. - Gero. Triki poteoa. - Ondoren. Afaria Patxo tabernan. Txartelak Emakumeen Txokoan erosi daitezke, soldatapekoek 20 eurotan eta langabetu eta ikasleek 15 eurotan. AIZARNAZABAL Martxoak 8, larunbata. - 12:00. Elkarretaratzea, plazan. - Gero. Triki poteoa. - Ondoren. Babarrun jana, Gaztetxean. - Arratsaldean. Karta jokoa. - 19:30. Izer eta Alabierrekin erromeria, plazan. GETARIA Martxoak 6, osteguna. - 20:30. 81 amama dokumentala eta Izaro Gonzalez Ieregi zuzendariarekin solasaldia, Balenciaga Museoko auditoriumean. Martxoak 7, ostirala. - 19:45. Kalejira, Artzapetik. - 20:00. Emakumeak plazara. Amaia Lasari omenaldia. - Gero. Mikrofono irekia, hitza zurea. - Ondoren.  Mokadua. Martxoak 8, larunbata. - 13:00. Kontzentrazioa alaia, bertso eta dantzekin, plazan. ZARAUTZ Martxoaren 5etik 30era. - 18:00-20:00. Martxoaren 8ko kartel lehiaketako erakusketa, Torre Luzean. Martxoak 5, asteazkena. - 18:00. Abortuaren Legearen inguruko hitzaldia, Begoña Zabalaren eskutik, Etxezabalan. Martxoak 7, ostirala. - 19:30. Emakumearena, de mujer erakusketaren inaugurazioa, Ispilu Arte galerian. - 21:00. Sorgin gaua, Putzuzulo gaztetxean. Martxoak 8, larunbata. - 12:00. Manifestazioa eta mokadua, udaletxe plazan. - 14:30. Emakume bazkaria eta poteo feminista. - 22:00. Gloria filma, Modelo antzokian. Martxoak 9, igandea. -  18:30: Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua, Modelon. Martxoak 12, asteazkena. -  19:30: Genero ariketak liburuaren aurkezpena, Garoan. Martxoak 13, osteguna. -  18:30: Alice Munroren Vida de mujeres liburuaren tertulia, liburutegian. Martxoak 15, larunbata. -  22:00: Euskabareta eta Puro Luegoren kontzertua. Martxoak 20, osteguna. -  22:00: 81 amama dokumentala, Putzuzulon. ZESTOA Martxoak 8, larunbata. - 19:30. Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta, Izan bedi emakumea antzezlana, Aizarnako Kultur Etxean. Martxoak 9, igandea. - 19:00. Emakumeon edertasuna helduentzako ipuin kontaketa, Bego Alabazanekin, liburutegian. ZUMAIA Martxoak 6, osteguna. - 22:00. Todas las mujeres zine foruma, Aita Marin. Martxoaren 7tik 17ra. - 18:00-20:00. Diruaren sexu ezkutua erakusketa, Alondegian. Martxoak 7, ostirala. - 18:30. Toti Martinez de Lezearen hitzaldia: Emakumeak, ekonomia eta ahalduntzea. - 19:30. Larre motzean bideoaren emanaldia, Alondegian. - 22:00. Izan bedi emakumea antzerkia, Aita Mari zineman. Martxoak 8, larunbata. - 19:00. Elkarretaratzea Magnoliopean, Zumaiako Berdintasun Foroak eta mugimendu feministak deituta. - 19:15. Emakume bertso triki-poteoa, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariekin, Erribera kalean zehar. Martxoak 12, asteazkena. - 17:30. Baziren behin…neska abenturazaleak eta mutil ameslariak, Kontukantoiren eskutik, haur liburutegian. Martxoak 13, osteguna. - 19:00. Ekonomia feminista hitzaldi tailerra, Aurora Iturriozekin, Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide