1936ko gerrako bizipenak jasoko dituzte bihar Orion

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko martxoaren 5a

1936ko gerraren gaineko liburu bat prestatzen ari da Iñaki Iturain Orioko Udalaren laguntzarekin; helburua oriotarrek gerran bizitako istorioak jasotzea da, eta horretarako herritarren laguntza behar dute. Liburua idazten hasia da Iñaki Iturain, eta oriotar ugarirekin bildu da gerra garaiko bizipenak jasotzeko; dena dela, Iturainek eta udalak uste dute pena litzatekeela norbaitek gaiaren inguruan zerbait kontatzeko izan eta horretarako aukerarik ez izatea. Horregatik, biharko bilera ireki bat antolatu dute Kultur Etxean. Bileran gerra garaian gertatutakoa kontatuko du Iturainek, eta orduko argazkiak ere erakutsiko ditu. Topaketaren helburua da orduko istorioak entzunez eta argazkiak ikusiz adineko herritarrek duten informazioa trukatzea. «Oriotarrei liburua idazteko bidean parte hartzeko aukera eman nahi diegu, eta horrela 1936ko gerraren historia denen artean osatu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide