Zumaiako EAJk Torreberriren erabilpena arautzeko eskatu dio alkateari

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko martxoaren 5a

Zumaiako EAJ kezkatuta dago Torreberri eraikinaren erabilpenarekin. Horregatik, bertan egiten diren egitasmoak arautzeko eta legeztatzeko erabakia hartzeko eskatu dio udal gobernuari. Urrian Torreberrin egindako kontzertu baten ondoren kexa ugari izan zirela azaldu dute EAJtik, eta alkateari eskatu zioten udaltzainek eta udal teknikariek elkarlanean lokalaren egoeraren berri emanaz txosten bat idatzi zezatela. «Sarrera kobratzea aurrikusten ez duen eraikin publiko batean, partikular batzuek antolatutako ekimen baterako sarrera kobratu zen, eta hori legezkoa den egindako galdera ez dute erantzun», azaldu dute EAJtik. Zumaiako jeltzaleek ez dute ulertzen zergatik araudia betetzeko eskatzen zaien egitasmoren bat antolatu nahi duten zumaiarrei, eta «gaztetxearen kasuan» beste aldera begiratzen den.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide