Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nerabeezaroan izaten dute gaztetxoek lehen kontaktua alkoholarekin, tabakoarekin eta kanabisarekin. Egoera berri horrek gurasoei zalantzak sortzen dizkie eta horiek argitzeko hitzaldiak antolatu ditu Zarauzko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak.
Alde batetik, Gauean ateratzen hasten direnean zerk kezkatu behar gaitu hitzaldia izango da martxoaren 6an euskaraz eta martxoaren 20an gaztelaniaz. Bi hitzaldiak Etxezabalan izango dira 18:00etatik 20:00etara.
Bestetik, Kalamua izango dute hizpide martxoaren 13an euskaraz eta martxoaren 27an gaztelaniaz 18:00etatik 20:00etara Etxezabalan. Sustantziaren inguruko informazioa emango dute, okerreko ideiak desmitifikatuko dituzte eta adingabeetan kalamuaren kontsumoak dituen arriskuak azaldu