Zestoako ezker abertzaleak herri batzarra egingo du larunbatean

Zestoako Hitza 2014ko martxoaren 4a

Zestoako ezker abertzaleak herri batzarra deitu du larunbaterako. Gai bakarra landuko dute bertan; Euskal Herria Bidean dinamika izango dute hizpide, Zutik Euskal Herria ebazpenean sakonduz. 10:30ean izango da bilera, kultur etxean, eta bi ordu irautea aurreikusten dute. Ezker abertzaleak dei egin die herritar guztiei bertaratu daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide