Zestoako Gure Esku Dago dinamika aurkeztuko dute ostiralean

Zestoako Hitza 2014ko martxoaren 4a

Zestoan ere abian da Gure Esku Dago dinamika, eta ekimenaren aurkezpena egingo dute ostiralean, 19:00etan, udaletxe azpian. Gure Esku Dago dinamika azalduko dituzte aurkezpenean, eta Zestoako ekimenak, hurrengo bilerak eta nondik norakoak plazaratuko dituzte. Era berean, dinamika horretan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide