El Quayed eta Ibarbia nagusitu ziren Aiako III Mendi Lasterketan

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 4a

Gizonezkoen podiuma Abderrahim El Guayed tolosarrak eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrak irabazi dute Aiako III Mendi Lasterketa. Denera 150 korrikalarik parte hartu zuten pasa den igandean jokatu zen frogan eta horietatik 134k lortu zuten hamar kilometroko ibilbidea osatzea. Gizonezkoen mailan lehen aiarra Mikel Iruretagoiena izan zen, sailkapen orokorrean laugarren postuan sailkatzea lortu baitzuen. Emakumezkoetan, berriz, lehen aiarra Nerea Amilibia izan zen, emakumezkoen mailan bigarren postuan sailkatu zena. SAILKAPENA Gizonezkoen maila 1.- Abderrahim  El Qayed     0:46:09 2.- Aritz  Kortabarria     0:47:56 3.- Josu  Goñi 0:49:39 Emakumezkoem maila 1.- Aitziber Ibarbia     0:57:43 2.- Nerea Amilibia     0:47:56 3.- Uxoa Irigoien   0:59:38

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide